Santurtziko Dinamo San Juan taldeak antolatuta, futbol-txapelketa egin zuten joan den zapatuan, hilaren 8an. Bertan aritu ziren Ortuella, Erandio, Gallarta, Kabiezeseko Gazteak, Mungia, Dinamo eta Ander Deunako taldeak. Azken bi horiek heldu ziren finalera eta, lehia estu baten ondoren, 3-4 emaitza lortuta, sopeloztarrak nagusitu ziren.