2022/02/11 20:00etan

Antzerkia

Antzerkia: "Winona & Grace"

Antzerkia: "Winona & Grace"
Kurtzio kultur etxea, Sopela

"Bi aktore gazte zuzendari ezagun baten etxean esnatuko dira, gauean parrandan ibili ostean; burua nahastuta dute eta apur bat mozkortuta daude oraindik. Apartamentuan bakarrik eta giltzapetuta daudela ohartuko dira. Euren burua patuaren esku uztea erabakiko dute, eta elkarrekin biziko dituzten orduetan nor diren deskubrituko dute, eta guk ere jakingo dugu: munduan leku bat aurkitzeko borrokan ari diren bi emakume...".

Winona & Grace antzezlanak aktore izatearen nahiaz eta hori lortzeaz hitz egiten du. "Zer izan nahi dugu?" galdera egitetik "Nor gara?" galdetzera igaroko dira. Helduak izateaz, hautsitako ametsez, etsipenez eta "norbait" izan beharraz ere mintzo da antzezlana. Bidaia horretan, aitorpen, negar, txorakeria, abesti eta barre artean, gure bi protagonistak elkar aurkituko dira.

Ainhoa Artetxe eta Graciela Doniz dira Alex Gerediagaren eta Khea Ziater konpainiaren film eszeniko berri honen protagonistak. Khea Ziaterren proposamenek kode eszenikoen eta zinematografikoen arteko harremana bilatzen dute, estetika indartsua eta narratiba berezi eta bereizgarria duen antzerkia sortzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun