Urtarrilaren 2an eta 15ean alkoholdun edarien eraginpean gidatzeagatik pertsona bi ikertu dituzte; kasu bietan, trafikoko arau-hauste bana egin eta deliturako aurreikusitako tasa (0,60 mg/l aire botatakoa) gainditu ondoren.
Puntu galeragatik ikertutako beste bi pertsona atzeman zituzten Sopelan urtarrilaren 8an eta 17an jarritako ohiko dokumentazio-kontroletan harrapatuta. Ibilgailuetako bat, gainera, udal-gordailura eraman zuten IAT iraungita zuela eta aseguratu gabe zegoela egiaztatu ondoren. Eta, gainera, gidariak emaitza positiboa eman zuen drogen testean, udal-iturriek azaldu dutenez.
Azken ikertua urtarrilaren 15ean harrapatu zuten, gidatzen ari zela telefonoa erabiltzeagatik. Arau-hauste horrengatik salaketa jarri ondoren, agenteek egiaztatu zuten gidabaimena aldi baterako kentzeko epailearen agindua zuela.