Etxebizitza bakoitzak bi poltsa-erroilu atera ahal izango ditu 20 asterik behin. Udaletxean kokaturiko Herritarren Arreta Bulegoan gailu bat instalatu dute; txartela pasatzeagaz, ezarritako epea amaitu den eta erabiltzaileak beste biribilki bat jaso dezakeen jakinaraziko die udal-langileei. “Sistema hau ohikoa da hondakin organiko biltzeko zerbitzu aurreratuenetan. Udalak, horrela, ahalik eta etxe gehienek poltsa konpostagarriak doan izateko aukera izatea bermatu nahi du”, nabarmendu dute Udaletik.