Azken bi urteetako nahitaezko etenaldiaren ostean, Sopelako Udalak eta Hirubi Triatloi Sopela Klubak, Euskadiko Triatloi Federazioaren laguntzagaz, Sopelako Sprint Duatloiaren XV. edizioa egingo dute otsailaren 19an.
Triatloian federatuta dauden kirolarientzako proba irekia da, oinezko lasterketa bi eta bizikletazko bat izango ditu, eta puntuagarria da Duatloiko Euskal Zirkuiturako. Aurten, berritasun gisa, proba egokitu bat ere izango da: 1,5 kilometro oinez eta 7,5 bizikletaz.
Parte hartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea www.triatloi.org edo www.rockthesport.com webguneen bitartez. Epea otsailaren 14an edo 250 plaza betetzean amaituko da eta izena emateko kuota 30 eurokoa izango da.
Probaren irteera- eta helmuga-eremuak Trantsizio Eremuaren albo batean egongo dira, Ripa kalean, eta, beraz, publikoak trantsizioak, irteera eta helmugara iristea ikusi ahal izango ditu. Proba egokitua 14:45ean hasiko da, emakumezkoena 16:15ean eta gizonezkoena 16:30ean. Probak bi ordu inguruko iraupena izatea aurreikusi dute antolatzaileek.
Distantziak eta ibilbideak:
- Esprinta: 5 kilometro eta 1,5 kilometro (egokitutakoa) Sopelan zehar hiriko zirkuituari bi buelta emanez.
- Txirrindularitza: 20 kilometro eta 7,5 kilometro (egokitutakoa) Sopelatik.
- Oinezko lasterketa: 2,5 kilometro eta 1,5 kilometro (egokitutakoa) Sopelan hiri-zirkuituari bira bat emanez.
Sariak
Azkenik, garaikurra eta saria emango zaie kategoria absolutu bakoitzeko lehen hiru sailkatuei (100 euro, 75 euro eta 50 euroko txartelak), eta garaikurra gainerako kategorietako lehen sailkatuei eta taldekako irabazleei, baita lokalei ere. Sari banaketa 18:30ean izango da udaletxeko plazan.