Film-laburren lehiaketa egingo dute Sopelan hurrengo astean

Ander Zarraga 2022ko mar. 25a, 11:01
Aurtengo Korto Express lehiaketaren kartela.

Apirilaren 1ean eta 2an Sopelako Kuadrillak Korto Express film-laburren lehiaketa antolatuko du. Barikuan, gaia zein den jakinaraziko diete parte hartzaileei, eta zapatuan grabatu, editatu eta lanak entregatu beharko dituzte. Iluntzean film laburrak aurkeztu eta sari-banaketa egingo dute. Lehiaketan parte hartzen duen kuadrilla bakoitzak bi puntu lortuko ditu Sopelako jaien kuadrillen arteko txapelketarako, eta irabazleek, aldiz, hiru puntu eskuratuko dituzte. Sari banaketaren ostean poteo musikatua egingo dute herriko kaleetatik. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun