Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak adingabe bat atxilotu zuen atzo, apirilaren 10ean, Sopelan, neska gazte bati ustez sexu-erasoa egiteagatik. Zehaztu dutenez, gertaera zapatu gauean izan zen.
Atxilotua adingabea denez, gurasoen babespean geratu da; bitartean, Ertzaintzak gertatutakoa ikertzen jarraitzen du.