Sopelako Udalak 12 peoi kontratatuko ditu

Erredakzioa 2022ko api. 19a, 12:25

Hiru hilabetez lanaldi osoan aritzeko 12 peoi kontratatuko dituzte Sopelan, 2022ko Tokiko Enplegu Programaren bitartez. Uribe Kostako Behargintzak egingo ditu kontratazioak, sei pertsonako bi txandatan. Eskaerek prozesua arautzen duten oinarriak jarraituko dituzte eta apirilaren 25era arte egin ahal izango dira Berangoko Behargintzako bulegoan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun