Elkartasun jaieguna ospatuko du Zapustuk maiatzaren 7an

Ander Zarraga 2022ko api. 19a, 12:42

Joko-aretoen aurkako plataformak elkartasun jaieguna antolatuko du 2021ean atxilotu zituzten lau sopeloztarrek aurreikusten dituzten isunei aurre egin eta eskualdeko errepresioa agerian jartzeko. Gazteek 60.000 eurotik gorako zigorrak izan ditzaketela azaldu dute, "joko-aretoen miseriari aurre egiteagatik". Deitoratu dutenez, "horrelako neurriek apustu-etxeen aurkako borroka etetea baino ez dute bilatzen, gazteria otzan mantenduz".

Daborduko salgai daude maiatzaren 7ko bazkarirako tiketak eskualdeko zenbait tabernetan eta lotura honetan. Horretaz gain, egun osoko egitaraua egingo dutela iragarri dute: azoka, Uribe Kostan dagoen errepresioari buruzko berbaldia, bertsolariak, txaranga eta kontzertuak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun