Sopelak 4.700 bonu igorriko ditu herriko ostalaritza establezimenduetan kontsumitzera animatzeko

Ander Zarraga 2022ko api. 22a, 13:51

Sopelako Udaleko Enplegu eta Ekonomia Sustapen Sailak Sopela on egin! izeneko gastronomia bonuen kanpaina aktibatuko du merkataritza- eta ekonomia-jarduera berreskuratzen laguntzeko. Horretarako, Udalak 4.700 bonu jarriko ditu zirkulazioan 2022ko maiatzaren 18tik ekainaren 30era arte, edo horiek amaitu arte.

Udalak 47.000 euro inbertituko ditu kanpaina horretan, udalerriko bizilagunak herriko establezimenduetan kontsumitzera animatzeko helburuagaz. Kanpaina horretan parte hartu gura duten ostalaritzako negozioek apirilaren 20tik maiatzaren 1era arte eskatu ahalko dute horretan atxikitzea, Udalaren webgunean horretarako prestatu duten plataforma elektronikoaren bitartez.

Erabiltzaile bakoitzak gehienez hiru deskontu-bonu eskuratu ahal izango ditu, 30 euroko balioagaz, eta onuradun bakoitzak deskontu-bonu horiek ostalaritza-establezimendu batean edo gehiagotan erabil ditzake. Era berean, onuradun bakoitzak erosketa bakar batean edo erosketa batzuetan erabili ahal izango ditu deskontu-bonuak. Zehaztu dutenez, gastronomia bonuak deskontu-bonutzat hartuko dira atxikitako establezimenduetan, gutxienez 20 euroko erosketak egiterakoan 10 euroko balioagaz.

Saileko ordezkari batek banan-banan bisitatuko ditu udalerriko ostalaritzako saltoki guztiak, kanpainaren xehetasunen berri emateko eta ostalariak kanpainagaz bat egitera animatzeko. Udalak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun