"Zaila da hori gainditzea. Orain zer dator? Momentu gogorra izan nuen proiektu berriarekin hasi nintzenean. Baina, Berlineko harreraren ostean, askok esan zidaten: "Zelako presioa izango duzu hurrengo filmean". Egia esan, ez. Zera sentitzen dut: "Aurreko lanaren arrakastaren askatasuna"".
Landa-guneko bizimoduaren gainbehera erretratatzen da Simonen bigarren lanean. Lleida da testuingurua, mertxikondoen landa bat eta familia bat. Aurrekoan bezala, zuzendariak casting berezi bat egin zuen, non Alcarrás inguruko pertsonak aukeratu zituen. Ez dira aktore profesionalak, aldiz, denek Lleida inguruko katalanaz hitz egiten dute, "horrela izan behar zuelako".
Maiz pentsatu dugu hizkuntz txiki batean filmatzeak oztopoak dituela, ez duela mundu mailan ikusgarritasunik. Guztiz erratuta gaude, ordea; istorio batek hunkitzen bagaitu, berdin dio hizkuntza zein jatorria. Eta Simonen zinema errealistak, kasu, ez du inor axolagabe uzten. Sentsibilitate kontua, akaso?
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.