Zapatu honetan, maiatzaren 21ean, Sopelako Plaza Beltza kulturguneak bere 15. urteurrena ospatuko du. Horretarako, egun osoko egitaraua prestatu dute: azoka musikatua, umeentzako antzerkia eta bazkari herrikoia barne. Arratsaldean, musika egongo da eta, 18:00etan, urtemugako ekitaldia egingo dute; horretan, sorpresak egongo direla ere iragarri dute. Jakinarazi dutenez, gaur, maiatzak 19, izango da bazkarirako tiketak erosteko azken eguna.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!