Era berean, Sopelako EH Bilduk maiatzaren 26ko osoko bilkuran onartutako adierazpen instituzionalaren mezua ere gogoratu du; izan ere, maiatzaren 17a LGTBI+fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen eta azpimarratu zuten gizarte osoaren erantzukizuna dela diskriminazioa eta indarkeria mota guztien aurka borrokatzen jarraitzea: "Herritar guztion zeregina da ahaleginak batzea gizarte inklusibo eta anitz bat lortzeko". Era berean, LGTB+fobiaren kontrako borrokan beraien burua berretsi dute, eta erasoa jaso duen sopeloztarrari babesa adierazi diote.
ERASO HOMOFOBOA SOPELAN!
— EH Bildu Sopela (@SopelaEHBildu) May 31, 2022
EH Bilduk gogor salatzen ditu sopeloztar batek ostiral goizean jasandako irain eta mehatxu homofoboak. Zero tolerantzia, zero inpunitatea. Kasu bakar bat ere ez da onargarria #Sopela #Uribekosta https://t.co/UP4Q6iId32 pic.twitter.com/HHd6SlywT8