Taldeko kide gazteek azaldu dutenez, "azkenaldian, Ahiztak talde feminista ez zebilen aktibo, beraz, eruek utzitako hutsunea betetzeko beharra ikusi genuen". COVID-19aren izurritearen aurretik, martxoaren 8ko edo azaroaren 25eko jarduerak antolatzen aritu dira, baina orain taldea ofizialki aurkeztea erabaki dute.
"Egia da lau edo bost pertsonako talde txiki batetik abiatu ginela, baina ordutik taldea hazi da", azaldu dute. Ekintzak antolatzen eta jendea elkartzen joan ahala taldea osatzea lortu dutela diote, eta, azkenik, barikuan horren azken emaitza aurkeztu zuten.
Sugarrikoek azaldu dutenez, Ahiztak talde feministako kideek orain arteko jarduera etengo zutela iragarri zieten, beraz, belaunaldi aldaketa baten modukoa izan dela diote: "Ahiztakeko kide asko lanean edo kanpoan zeudelako desaktibatuko zutela esan ziguten, askok ez baitute denborarik jarduerak antolatzen jarraitzeko; gainera, gure taldea nahiko gazteagoa da, 18 eta 19 urte bitartea baititugu gehienok".
Ver esta publicación en Instagram
Egun Morea
Aurkezpena barikuan egin bazuten ere, taldeak hainbat jarduera egin ditu orain arte; kasurako, hurrengo astean ospatuko diren Sopelako jaietarako txosna-guneko protokoloa beraiek egin dute. Gainera, hilaren 26an Egun Morea ere prestatuko dute jai-batzordeagaz batera. Egun horretan, bertso-saio feminista, Korapiloa ikuskizuna, Virgin Mary DJ eta Labana-ren kontzertua egingo dituzte, besteak beste.