Ekainaren 24tik uztailaren 2ra

Badatoz Sopelako San Pedro jaiak!

Ander Zarraga 2022ko eka. 20a, 13:56

Erraldoien eta dantzarien ikustaldiak egongo dira San Pedro egunean.

Sopelako San Pedro jaietarako egitarau oparoa prestatu dute aurten Udalak eta jai-batzordeak. Gainera, azken urteotako geldialdiaren ostean, festak indarrez beteta datozela baieztatu dute programa osatzen aritu direnek. Aurten, Gorka Granado Terrones arduratuko da pregoiaz; dantzari gazteak Euskal Herriko Dantza Txapelketa irabazi zuen iaz. Beragaz batera, Txokoholik taldeak jaurtiko du jaien hasiera iragartzeko txupina.

Eguenean hasita, zortzi jaiegunetarako hamaika jarduera prestatu dituzte adin eta gustu guztientzako modukoak: Platero y tú eta Extremoduroko kide Iñaki Uohoren kontzertua, Esne Beltza, Sorotan Bele taldearen tributua, zirku ikuskizunak, ohiko zantzo-txapelketa, kuadrillentzako norgehiagokak edota paella-lehiaketa egongo dira, beste askoren artean.

Egitaraua

Ekainak 23, eguena

  • 19:00 Txokolatada guztiontzat udaletxeko plazan.
  • 20:30 Adarrak ikuskizuna Zirkozaurre konpainiaren eskutik udaletxeko plazan.
  • 22:00 Suaren piztea udaletxeko berdegunean.
  • 23:00 Kontzertua: Nonbait erromeria, txosna-gunean.

Ekainak 24, barikua

  • 18:00 Txosnen irekiera eta apainketa lehiaketa.
  • 19:00 Kuadrillen jaitsiera, txosna-gunetik abiatuta.
  • 20:00 Pala profesionaleko Jaialdia. 2022 Pala Tour-aren hasiera.
  • 20:30 Gaur jaia umeentzako erromeria udaletxeko plazan.
  • 21:00 Pregoia eta txupinazoa.
  • 22:30 Suzko zezena udaletxeko berdegunean.
  • 23:00 Erromeria udaletxeko plazan Laiotz taldearen eskutik. 
  • 23:00 Kontzertuak: Frakture eta Kai Nakai, txosna-gunean.

Ekainak 25, zapatua

  • 09:00 Argazki Rallya.
  • 09:30 XVII. Kepa Deuna - Baserria KM0 Txapelketaren finalak. 
  • 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Umeentzako jolas-parkea Zipiriñe eskolan.
  • 11:00-20:00 Margolan-erakusketa, Sopelako Zirrimarra elkartearen eskutik, udaletxe inguruan.
  • 13:00 Sopela Kantariren kalejira.
  • 14:30 Jai-bazkaria.
  • 17:30 Kuadrillen arteko jolasak udaletxeko berdegunean.
  • 23:00 Uohoren kontzertua, udaletxeko plazan.
  • 01:00 DJ sesioa, txosna-gunean.

Ekainak 26, domeka. Egun Morea

  • 09:00 XVI. Kanpoko pintura-lehiaketa, Zirrimarra elkartearen eskutik.
  • 10:00-15:00 Sopelako II. Xake jaialdia Jauregizar plazan.
  • 11:00 V. haragi-paella txapelketa.
  • 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Umeentzako jolas-parkea Zipiriñe eskolan.
  • 11.30-13:30 XIII. ume eta gazteentzako pintura-lehiaketa, Zirrimarra elkartearen eskutik
  • 12:00 Bertso-saio feminista, txosna-gunean.
  • 13:00 bitsaren jaia Zipiriñen
  • 13:30 Mariachi Imperial.
  • 19:00 Korapilo  ikuskizuna Rojo Telón konpainiaren eskutik, Jauregizar plazan.
  • 21:30 Virgin Mari DJ eta Labana, txosna-gunean.
  • 22:30 Kontzertua: Lowe, udaletxeko plazan.

Ekainak, 27 astelehena

  • 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Umeentzako jolas-parkea Zipiriñe eskolan.
  • 18:00 Umeentzako 3x3 saskibaloi txapelketa Zipiriñe eskolan Ugesaski Taldearen eskutik Premini (9-10 urte) eta Mini (11-+12 urte) mailak. Partaide guztientzako sariak egongo dira.
  • 19:00 Akabo! ikuskizuna Barsanti konpainiaren eskutik Jauregizar plazan.
  • 19:00 Uribe Kostako IV. Zantzo Txapelketa Meñakoz eta Sopelako panderojoletaldearen eskutik, udaletxeko plazan.
  • 20:00 Dantza plaza Patxi eta konpainia taldearen eskutik udaletxeko plazan.
  • 22:00 Kaleko zinema Jauregizar plazan.

Ekainak, 28 martitzena

  • 11:00 -14:00 eta 17:00-20:00 Txu-Txu trena.
  • 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Umeentzako tailerrak Zipiriñe eskolan.
  • 19:00 Arima Dantza Eskolaren Urban eta Dance Hall-en erakustaldia eta HIP HOP klase gidatua Jauregizar plazan.
  • 20:00 Kaleko animazio musikala Rockalean taldearen eskutik herriko kaleetatik zehar.
  • 20:00 Tomaxen Abenturak Adi, grabatzen umeentzako ikuskizuna Zipiriñen.
  • 22:30 Udaletxe plazan U2 taldearen musika Please banda tributuaren eskutik.
  • 23:30 Rise to Fall eta Cobra taldeen kontzertua txosnagunean.

Ekainak, 29 eguaztena

  • 10:30 Kalejira, udaletxetik Jauregizar plazara: Sopelako Barinatxe Txistu Taldea, Txantreako Erraldoiak eta Sopelako panderojoleak
  • 11:00 -14:00 eta 17:00-20:00 Txu-Txu trena.
  • 11:00 Meza nagusia, San Pedro Scola Cantorum Abesbatzak abestua.
  • 11:30 Eguzkilore taldeak dantzatutako aurreskua Jauregizar plazan.
  • 12:00 Kalejira Jauregizar plazatik udaletxera: Sopelako Barinatxe Txistu Taldea, Sopelako Panderojoleak, Txantreako erradoiak, Meñakoz eta Eguzkilore dantza taldea.
  • 12:30 Dantza emanaldia udaletxeko plazan, Txantreako erraldoiak eta Sopelako
    Eguzkilore, eta Meñakoz dantza taldeakaz. 
  • 13:30 Sopelako Lagun Artea eta Barrikako Aita Gotzon abesbatzen kontzertua udaletxeko plazan.
  • 13:30 Txorizo-jana udaletxe plazan.
  • 19:00 La banda kaleko ikuskizuna Otra Danza konpainiaren eskutik Jauregizar plazan.
  • 19:00 Kuadrillen arteko zelai-erre txapeleta udaletxeko berdegunean.
  • 20:30 Hanburgesa edo hanburgesa beganoa eta sagardoa 1,50 euroan udaletxeko plazan.
  • 21:30 Yantzarra Errimetu dantza eta musika ikuskizuna Meñakoz taldearen eskutik 

Ekainak, 30 eguena

  • 11:00 -14:00 eta 17:00-20:00 Txu-Txu trena.
  • 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Umeentzako jolas-parkea Zipiriñe eskolan.
  • 13:00 Karate erakustaldia, udaletxeko berdegunean Indarbide gimnasioaren eskutik.
  • 18:00 Bitsaren jaia Zipiriñen.
  • 19:00 Tai Txi erakustaldia udaletxeko berdegunean.
  • 20:30 Zirku gaua, Jauregizar plazan eta udaletxeko plazan.
  • 23:00 Kontzertuak: Fraktura eta Urrats erromeria, txosna-gunean.

Uztailak, 1 barikua

  • 11:00 -14:00 eta 17:00-20:00 Txu-Txu trena.
  • 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Umeentzako jolas-parkea Zipiriñe eskolan.
  • 12:00 Karibear adntza-ikuskizuna eta klase irekia udaletxeko plazan.
  • 14:30 Tortilla- eta sangria-txapelketa.
  • 19:00 Bilbainadak Jauregizar plazan Los cinco Bilbainos taldearen eskutik.
  • 20:00 Burrunba elektrotxaranga herriko kaleetan zehar.
  • 22:00 Aspe ETB esku-pilota jaialdia:
    • Elezkano - Martija / Etxebarria - Zabaleta
    • Aspe San Fermin txapelketaren lau t´erdiko finala.
  • 23:00 Kontzertuak: Iheskide txosna-gunean eta Dientes de Luna udaletxeko plazan.
  • 01:00 Erromeria Garilak 26 taldearen eskutik udaletxeko plazan.

Uztailak, 2 zapatua

  • 09:00 Arku tiroketako XXIV. San Pedro Saria, San Andreseko landetan.
  • 11:00 -14:00 eta 17:00-20:00 Txu-Txu trena.
  • 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Umeentzako jolas-parkea Zipiriñe eskolan.
  • 14:30 Adinekoentzako bazkaria Jubilatuen Etxean, Sopelan erroldatuta dauden 75 urtetik gorakoentzat. Bazkaldu ostean, erromeria. Bazkarira joan nahi izanez gero, Jubilatuen Etxean aurrez apuntatu beharra dago.
  • 14:00 Kuadrillen bazkaria.
  • 19.30 LXIV. Eskualdeko paleta txapelketa.
  • 20:00 Gora bihotzak umeentzako ikuskizuna Zipiriñen.
  • 20:00 Dantza plaza Dangiliske taldearen eskutik Jauregizar plazan
  • 22:00 Kontzertua: Esne Beltza, udaletxeko plazan.
  • 23:30 Kontzertuak: Benetan zoro, txosna-gunean
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun