Sopelako udal-iturriek janariz dutenez, Ibilgailuen Azterketa Teknikoa egiteko estazio berria egokitzeko lanak abian dira. Azaldu dute Sopelako Udaleko Hirigintza Sailak obra-lizentzia onartu duela Olabide kalean, Metroko kotxetegien ondoan, kokatuko duten eraikin berria eraikitzeko.
Zehaztu dutenez, martxan jartzeko beharrezkoak diren izapide guztiak egin eta obraren esleipena onartu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen Sailak argi berdea eman dio, 2023ko lehen seihilekorako amaituta egotea aurreikusten duten geltoki berriaren gaikuntzari.
Etorkizuneko IAT zerbitzugunea egongo den orubea egokituz hasi dituzte lanak. Gaur egun, garbiketako, sasiak garbitzeko eta lurrak egokitzeko lanak egiten ari dira.
Gune berria belaunaldi berrikoa izango dela azaldu du Udalak, eta hiru ikuskapen-linea izango ditu, Sopelako udalerriari ez ezik Uribe Kostako eskualde osoari ere zerbitzua emango diotenak, joan-etorriak saihesteko eta inguruko erabiltzaileei zerbitzua eskuragarriago egiteko.
Lanpostu berriak
Sopelako alkateak, Josu Landaluzek, "tokiko eta eskualdeko jarduera ekonomikoarentzat onuragarria eta pizgarria" izatea espero duela adierazi du; izan ere, geltoki berri horregaz udalerrian gutxi gorabehera zuzeneko 15 lanpostu berri sortuko direla aurreikusi dute.