Iturrien arabera, 13:20ak aldera, agenteek telefono-deiak jaso zituzten, bi pertsona eztabaida sutsuan ari zirela ohartarazteko. Polizia-patruilak iritsi zirenean, inplikatutako pertsonetako batek, aldez aurreko jarduketengatik ezaguna zenak, jakinarazi zuen ondoan zuen gizonak hainbat aldiz jo zuela, eta liskarrak zor bat zuela sorburu.
Inguruan, nahiz eta hasiera baten ukatu arren, agenteek berehala inplikatuakaz lotu zuten eta banku batean eserita zegoen hirugarren pertsona bat antzeman zuten. Inplikatuetako bat Sopelara ekarri zuela onartu zuen eta 10 metrora aparkatuta zegoen auto baten giltza eman zien agenteei.
Ibilgailua miatzean, agenteek substantzia estupefaziente ugari aurkitu zituzten ezkutatuta, banatzeko prest; baita diru-paper txikietan egindako diru-kopuru bat ere. Ondorioz, hiru pertsonak atxilotu zituzten, osasun publikoaren aurkako delitu bategaz zerikusia zutelakoan.
Gainera, iturriek gaineratu dutenez, polizia-jardunean, atxilotuetako batek indarkeriaz eraso zion agente bati, burukada bat eman zion aurpegian eta atentatu delitua leporatu zioten.