Talde galdakoztarrak urtero antolatzen duen nazioarteko dantza eta musika jaialdia da Folklore Bizian. Aurten, jaialdiaren 35. edizioa antolatuko dute, eta, Sopelaz gain, beste udalerri batzuetara ere eraman ohi dituzte nazioarteko talde gonbidatuak.
Aurten, alde batetik, ia 60 urteko ibilbidea duen talde argentinarra ekarriko dute. Hego Amerikako herrialdeko doinu eta dantzen mamia ikuskizun dinamiko eta gaurkotu bategaz eskainiko dute. Beste aldetik, Indiako Ozeanoko dantza bertaratuko dute Sama Ballet taldeko kideek. «Sama» berbak bakea esan gura du zingalieraz eta tamileraz, Sri Lankako bi hizkuntza ofizialetan; izan ere, taldearen helburua dantzaren bidez bakea munduan zabaltzea dela diote