Sopelako udal brigadako agenteen eta URA – Uraren Euskal Agentziako teknikarien ikuskaritza-lanak Lemotza ibaira, Iberre inguruan, isurtzen ziren isurketa kutsatzaileakaz amaitzea lortu du.
Arazoaren sorburua, ikuskatzaileek zehaztu ahal izan zutenez, eraikuntza lanetan ari zen Loiola sarbideko lursail batean zegoen, zuzenean ibaira husten ari zena. Enkofratze-obra bat da, non zimenduak jartzeko erabilitako material likidoa azalera ateratzen zen, euri-uren sarean eroriz eta ibaia kutsatuz.
Sopelako Udalak eta URAk egoera horren berri eman zieten obraren arduradunei, eremu horretako isuri kutsatzaileakaz amaitzeko neurri egokiak har zitzaten.
Sarearen luzerak asko zaildu zuen igorpen kutsatzaileek eragiten zituzten puntu zehatzak detektatzea. Horregatik, URAko eta Udaleko teknikariek elkarregaz lan egin dute, puntu zehatza identifikatu ahal izan zuten arte. “Kutxatilak altxatu ziren brigadetako langileekin, eta pixkanaka lekua zedarritu zen, azkenean sorburura iritsi arte. URAri eta enpresari jakinarazi zaie ur zikin gehiago isur ez dezaten”, adierazi dute udal-iturriek.
Egun gutxi barru ibaia normaltasunera itzuliko dela espero du Udalak: "Helburu nagusia isurketaren jatorria identifikatzea eta amaitzea zen, eta lan erraza izan ez bada ere, lortu dugu".