Hainbat edukiontzi erre dira Sopelan gaur goizaldean

Ander Zarraga 2022ko urr. 18a, 14:14

Zazpi edukiontzi kiskali dira eta zuhaitz batek kalteak jasan ditu gaur goizaldean Sopelan gertatutako bi sutetan. Lehenik, Loiola Ander Deunako sutea piztu da, 05:00ak inguruan. Suhiltzaileek hori itzaltzea lortu dute, baina ordu bete beranduago beste edukiontzi batek su hartu du Gatzarriñe kalean, eta hori ere itzali behar izan dute. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da eta ustezko egile baten bila ari dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun