Ekimen horren helburua "ikasleak jasangarritasun ekologikoa eta soziala ardatz duten balioetan heztea da", azaldu du Ibazetak. Gaineratu duenez, ekimen horregaz, ikastolatik ateratzen diren ikasleak "bizi dugun egoeraz kritikoak eta kontzienteak izatea nahi dugu; etorkizunean, justuagoa, adeitsuagoa eta solidarioagoa den mundu baten alde egin dezaten".
Panel batzuen bitartez, ikasleek bertaratu ziren herritarrei desazkundearen nondik norakoak azaldu zizkieten. Besteak beste, jakinarazi zieten politika eta ekonomia arloko mugimendu horregaz, naturaren eta gizakion artean oreka eta harreman justuagoa bilatzen dela.