Urriaren 27an egin zen Udaleko osoko bilkuran gertatu zen, Zipirilñeko IGE-eko kide bat azalpenak ematen ari zela, Josu Landaluze Sopelako alkateak horiek gaztelaniaz egiteko eskatu zionean, argudiatuz zinegotzien artean badirela euskara ulertzen ez dutenak. Udalerriko koalizio abertzaleak salatu du horrelako ekintzek "euskaldunon hizkuntza-eskubidearen urraketa bat izateaz gain, euskara ezinbeste ez den osagarri bat izatea lortzen dutela, bigarren mailako hizkuntza bat, aukera soil bat".
Hori kontuan izanda, EH Bilduko kideek adierazi dute hizkuntza-ezagutza ez dela arazoa, "hizkuntzarekiko konpromisoa baizik, egon badaudelako aukerak eta medioak denok euskara ulertu dezagun". Gaineratu dute COVID-19aren aurreko osoko bilkurak aldi berean itzultzen zituztela. Halaber, azpimarratu dute Udalak euskara normalizatzeko "konpromiso irmoa" hartu beharko lukeela eta udalerri elebidun batean Udalak berak jarri beharko lituzkeela medioak euskaraz ez dakitenek euskara uler dezaten.