Etorkizun hurbil batean, Oihana Lur bere amarekin bizi da. Mendeetan zehar, jakintzak eta ohiturak, familiako emakumeen artean transmitituak izan dira dantzaren bitartez. Baina katea moztu egin da. Oihana ez da gai hizkuntza hau eta dakartzan sekretuak ulertzeko. Gau batez, Oihana ametsetan bidaiatu ahal duela ohartzen da. Ordutik, ausardiaz eta kuriositate haundiz, bere iragana deskubritzera abiatzen da, eta honekin batera hizkuntza misteriotsu hau hitz egiten duten emakumeak ezagutzera.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!