Ander Deuna Eguna ospatuko dute eguaztenean Sopelan

Ander Zarraga 2022ko aza. 28a, 12:03

Goizean, 11:00etan, udaletxetik aterako den kalejira bategaz hasiko dute eguna. San Andres baselizara arte egingo dute ibilbidea, ostean, Ander Deunaren omenezko meza egiteko. Bukatzean, 12:30ean, ohorezko aurreskua, bazkaria eta erromeria egongo dira.

Behar dutenentzat, Urbaso tabernatik aterako den autobus-zerbitzua ere egongo da11:30etik aurrera. Honako geraleku hauek izango ditu: Urbaso taberna, San Pedro eliza eta Zutarri taberna.

Eguna borobiltzeko, Urepel abesbatzak eta Schola Cantorum taldeko gazte eta umeek sarrera librea izango duen euskarazko kontzertua eskainiko dute Kurtzio kultur etxean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun