Aurrekontuen hasierako bozketan, berdinketa egon zen, EAJ eta PSE alderdiek alde bozkatu zuten bitartean, EH Bildu, DB-TU eta Podemoseko zinegotzi transfugak aurka bozkatu baitzuten, Elkarrekin Podemoseko zinegotzi bakarra abstenitu zen bitartean. Azken horrek aurka bozkatu zuen bigarren itzulian, aurrekontuen proposamena bertan behera utziz.
Josu Landaluze Sopelako alkateak deitoratu du "argudio sendorik gabe zakarrontzira bidali dutela lau hilabeteko lana". Deia komunikabideari egindako adierazpenen arabera, irailean aurrekontu-proiektuaren kronograma eskaini eta urriaren 20an Udalkutxaren azken txostena eduki ondoren, EH Bilduk ez omen du interesik izan, "ezta hitz egiten hasteko ere". Era berea, gaineratu du oposizioko gainontzeko alderdi politiko politikoen aldetik "ekarpenen bat" espero zuela, baina zela horrelakorik egon.
Bere aldetik, koalizio abertzaleak bere webgunean argitaratu ditu aurka botatzeko argudioak, azpimarratuz aurrekontuek ez diotela "Sopelak dituen erronkei erantzun bat ematen" eta ez dela eztabaidarako tarterik egon. Azpimarratu dutenez, "hainbat alorretan ikusi dituzte gabeziak, "kohesio sozialean, euskaran, kulturan, Udaltzaingoan eta hezkuntzan, esate baterako".
Horretaz gain, EAJ eta PSEren gobernu-taldearen kudeaketaren balorazio negatiboa ere egin du EH Bilduren bozeramailea den Guruzne Carrassonek: “Komisaldegi berriarekin temati jartzea, gizalageari buruzko ordenantza, Goiene kaleko lagapen irregularra, paddle pista berrien eraikuntzarekin sortuko den zuloa... Aurrekontuen bozketa gertaera politiko garrantzitsu bat da eta EH Bilduk ezin dio maila politikoan EAJ-ri baiezkoa eman, beste udal-eredu bat proposatzen baitugu. Gauzak beste modu batean egin daitezke”.
Bestalde, DB-TU alderdiko bozeramailea ere honako adierazpenak egin ezezkoa argudiatzeko: "EAJk eta PSEk sistematikoki mespretxatu dituzte DB-TUk egindako proposamen guzti-guztiak. Ezin da aurrekonturik hitzartu bere hitza betetzen ez duen gobernu-talde bategaz, ezta sinatutakoak ere".
Gauzak horrela, Sopelako Udalak urte honetako aurrekontuaren luzapena gauzatu beharko du, oraingoan otsailean itxi ondoren.