Gabonak ate joka daude daborduko, horregatik, Sopelako Udaleko Kultura Saila hamaika jarduera ari da prestatzen festa bereziotan ederto pasatzeko.
Hasteko, etxeko txikienentzako pentsatutako hainbat antzerki-emanaldi eskainiko dituzte: Munduari itzulia 80 egunetan, abenduak 16, Kurtzio Kultur Etxean, 18:00etan; Laika – Xirriquiteula, abenduak 17, Kurtzio Kultur Etxean, 18:00etan; Katagorriaren elezaharra, abenduak 30, Kurtzio Kultur Etxean, 18:00etan; Historiako obrarik onena, urtarrilak 3, Kurtzio Kultur Etxean, 18:00etan; Tenereko Zuhaitza, urtarrilak 4, Kurtzio Kultur Etxean, 18:00etan eta Gabonetako Haur Parkea, abenduak 27, 28 eta 29, 11:00-14:00 eta 17: 00-20:00, Urkon.
Horretaz gain, urtarrilaren 1ean, Urte barri haur animazioa egongo da Kurtzio Kultur Etxean, 13:00etan; urtarrilaren 2an, Univers izeneko umeentzako esperientzia sentsorialaegingo dute Kurtzio Kultur Etxean, 17:00etan eta 18:30etan; azkenik, Zirzira Ahots Taldeak kontzertu solidarioa eskainiko du abenduaren 18an, Kurtzio Kultur Etxean, 18:00etan.
Abenduaren 24an Olentzerok eta Mari Domingik Sopelako umeak bisitatuko dituzte. Gabonetako pertsonaia maitatuak 17:00etan aterako dira Larrabasterratik eta, ostean, harrera egingo diete Udaletxeko Plazan.
Urtero legez, urtarrilaren 2tik 8ra familian primeran pasatzeko aukera egongo da Urgitxieta plazan jarriko duten izotz-pistan. Horrez gain, egun horietan, Lubekotik aterako den Txu-Txu trenak Sopelako kaleak girotuko ditu 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 bitartean.
Abenduaren 31n lasterketa herrikoi guztien artean bereziena den San Silvestre egingo dute. 12:00etan abiatuko dira Urgitxieta plazatik eta izen-emateak abenduaren 1etik 28ra egin ahal izango dira triatlonsopelana.org webgunearen bitartez, parte-hartzaileentzako 600 plaza besterik ez baitituzte izango.
Azkenik, urtarrilaren 5ean, ohiko kabalgatak eta Errege Magoei egindako harrerak itxiko dute Gabonetako programazioa. 18:00etan aterako dira Larrabasterratik eta harrera egingo diete Udaletxeko plazan.