Zapatukoa deialdi irekia izango da, beraz, edonork parte har dezakeela adierazi dute Kiribileko antolatzaileek: "Gure ondare naturalaren alde lan eta gozatzeko aukera ederra izango delakoan, etortzera animatzen zaituztegu". Hitzorduko egunean eguraldi ona iragarrita dagoela jakinarazi duten arren, bertaratu gura dutenei arropa egokiak eramatea gomendatu diete: "Belarra bustita eta lurra lokaztuta egongo baitira". Halaber, bukatzean, hamaiketako ere egingo dute.
Bestelako informazio eskaerak egiteko edo zalantzak argitzeko kiribile.sopela@gmail.com helbide elektronikoa ahalbidetu dute.