2022/12/30 18:30

Antzerkia

Umeentzako antzerkia: "Katagorriaren Elezaharra" (La Baldufa)

Umeentzako antzerkia: "Katagorriaren Elezaharra" (La Baldufa)
Kurtzio kultur etxea, Sopela

Triku handia lasai bizi da, haritz handi baten itzalpean, eta bereak zaintzen ditu, bere mundu-zatitxoaz gozatzen duen bitartean. Egun batean, ordea, bake hori aztoratu egingo da katagorri atsegin, bihurri eta jostalari baten etorrerarekin. Euren arteko elkarbizitza ez da erraza izango. Triku arisko eta babesle bat aurkituko dugu, eta jakiteko eta partekatzeko gogoa duen katagorri bat. Trikua eta katagorria oso desberdinak dira, baina hamaika aukera  dituzte elkarrekin ikasteko eta partekatzeko.

Sarrera 4/6 euro

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun