Agerraldian irakurritakoa, puntuz puntu:
- Bizitzaren garestitzeak gazteon baldintza materialak are gehiago okertu ditu, oinarrizko produktuen igoerak gure egoera prekarioa biderkatu du.
- Uribe kostan etxebizitzaren egoera bereziki larria da. Espekulazioak, alokairuen prezio estratosferikoak ez digu etxetik joaten uzten.
- PNVren herri ereduak gure herriak lotarako herri bilakatzen ditu, aisialdirako espaziorik ez eta Gaztetxeetatik desalojatzen gaituzte
- Agintari politiko, zipaio eta munipek militantzia politikoa kriminalizatu eta errepresioz jokatzen dute gure kontra.
- Espektatiben krisiak gazteon ondorio psikosozialetan eragin zuzena izan du, zer esanik ez neska gazteon bizitzetan.
- Alternatiba ezaren aurrean, independentzia, sozialismoa eta feminismoa da bide bakarra.