Urkoko ibarreko putzuak egokitzeko prozesuan jarraitzen du Kiribile Elkarteak

Ander Zarraga 2022ko abe. 27a, 10:17

Kiribile elkarteak aurreko hilaren 17an Urkoko ibarrean egindako jarduketaren irduia. © KIRIBILE ELKARTEA

Sopelako hezegunea mantentzeko eta egokitzeko lanakaz jarraitzen du Kiribile Elkarteak. Aurreko abenduaren 17an, 20 boluntarioren parte hartzeari esker hainbat jarduketa egin zituzten, hala nola zintabelarrak kendu, putzuetara eguzki-izpiak sartzeko sahatsak kimatu eta inguruko zarama batu zuten. Gainera, bertaratu zirenek hezeguneei buruzko dibulgazio-berbaldi bat ere jaso zuten Aranzadi Zientzia Elkarteko kideen eskutik. Halaber, urtarriletik aurrera antzeko ekintza gehiago antolatzen jarraituko dutela iragarri dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun