2023/01/28 18:00

Berbaldiak eta mahainguruak

Erakusketa eta berbaldia: Dark Red Team

Erakusketa eta berbaldia: Dark Red Team
Kurtzio kultur etxea, Sopela

Dark Red Team 2012an argazkilaritza maite duten hainbat lagunek sortutako taldea da, arte honi buelta bat eman nahian. Lightpainting artea lantzen hasita, pixkanaka-pixkanaka argiztapen-tresnak eta teknikak garatzen joan ziren, desiratutako emaitzak lortzeko. Urtarrilean euren bi argazki erakusketaz gozatu ahal izango dugu. Erakusketetako batean meategietan lan egiteko antzinako modua birsortzen da eta, besteak, lightpainting-a bere egoera puruan bistaratzen du. Hitzaldian, horrelako argazkiak egiteko erabilitako teknika azalduko dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun