Sopelako Kuadrillak inauteriak prestatzeko bilera egingo dute gaur

Ander Zarraga 2023ko urt. 20a, 10:59
Iaz Sopelako Kuadrillek antolatutako inauterietako bazkaria. © SOPELAKO KUADRILLAK

Aurtengo Sopelako inauteriak otsailaren 18an ospatuko dituzte eta daborduko aukeratu dute aurtengo mozorroen gaia: abeslariak eta musikariak. Hori erabakita, gaur, hilak 20, bilera egingo dute Kurtzio kultur etxean jaieguna prestatzeko. Gazte sopeloztarrak festan eta antolakuntzan parte hartzera deitu dituzte, iragarri dutenez, "dena ondo atera dadin, ezinbestekoa da ahalik eta kuadrilla gehien partea hartzea".

Halaber, aurtengo inauteriak paregabeak izan daitezen, Sopelako Kuadrillak euren sare sozialak baliatuko dituzte sopeloztar guztien proposamenak batzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun