Hasteko, parte hartzaileek gutxienez 20 kideko taldeak osatu beharko dituzte, baserritarrez jantzita joan beharko dira eta honako leku hauetan abestu beharko dute: udaletxeko plazan, Jauregizar plazan, Urgitxieta plazan eta Loyola Ander Deuna kaleko surflariaren estatuan.
Baldintza horiek bete dituztela frogatzeko, leku bakoitzean argazki bat atera beharko dute eta emanaldia jasotzen duen bideo bat bidali beharko dute. Horiek Whatsapp bidez bidali ditzakete 688 673 190 telefono-zenbakira edo info@sopela.eus helbide elektronikora, Agate Deuna 2023 eta taldearen izena jarriz.
Izen-ematea otsailaren 2a baino lehen egin beharko dute info@sopela.eus helbidera esteka honetan erantsitako formularioa bidaliz. Hala, Sopelako Udaleko Kultura, Euskara eta Hezkuntza arloak 2023ko aurrekontuan eskuragarri duen dieta banatuko du dokumentuan ezarritako baldintzak betetzen dituzten talde parte-hartzaile guztien artean.