Enplegu berrikuntzari eta ekintzailetzari buruzko jardunaldia egingo dute bihar Sopelan

Erredakzioa 2023ko ots. 14a, 16:31

Sopelako Udalak, Enplegu eta Ekonomia Sustapen Sailaren bitartez, enplegu berrikuntzari eta ekintzailetza ardatz duen jardunaldia programatu ditu biharko, otsailaren 15erako, Jardunbide Egokiak Enpleguan, Ekintzailetzan eta Sustapen Eknomikoan Berritzeko izenpean.

Ekitaldia 09:00etatik 12:00etara egingo dute Kurtzio Kultur Etxean, eta Enplegu eta Ekonomi Sustapen Sailak aurrera eramandako programa guztiak aurkezteko eta orain arte jardunbide egokien eta etorkizuneko proiektuen inguruan lortutako emaitzen berri emateko baliatuko dute.

Bertan, Talentuaren, lankidetzaren eta garapenaren bultzadak izeneko mahai-ingurua ere antolatuko dute, non enpresek, ekintzaileek eta euren aukera profesionalaren bila dabiltzan pertsonek bat egin eta networkinga indartzeko aukera izango duten.

Jardunaldia Sopelako emakume ekintzaile, enpresari eta traktoreen Ametsa elkartearen jaiotza ofizialaren lekuko ere izango da.

Azkenik, Teresa Fernandez Garcia Enplegu eta Ekonomia Sustapeneko eta Gizarte Ekintza, Emakume, Berdintasun eta Lankidetzako zinegotziak diploma banaketarekin itxiko ditu jardunaldiak.

Programazioa eta ordutegiak

  • 09.00etan, Irekiera hitzaldia.
    →Teresa Fernandez Garcia, Alkateordea, Enplegu eta sustapen ekonomikoko zinegotzia eta Sopelako Gizarte ekintza, emakume, berdintasun eta lankidetzako zinegotzia.
  • 09.30ean, Jardunbide egokien bidez enplegua, ekintzailetza eta sustapen ekonomikoa lortzeko ibilbidea:
    • Garatutako programak.
    • Programetako kideak.
    • Jardunbide egokiak & Lortutako emaitzak.
    • Hurrengo urratsak.
  • 10:00-11:00, Talentuaren, lankidetzaren eta garapenaren bultzadak mahai inguruak.
    • Aukera profesionalaren bila dabiltzan enpresak, ekintzaileak, pertsonak.
    • Ibilbide bakoitzeko parte-hartzaileak.
      →Moderatzailea: Aldalaneko garapen arloko arduraduna. Begoña Marquez.
  • 11:00etan, aurkezpen ofiziala: Ametsa Elkartea.
    • Sopelako emakume ekintzaile, enpresaburu eta traktoreen elkartea.
    • Aurkezlea: Aldalan garapen arloko arduraduna. Begoña Marquez.
  • 11.30ean, diplomen banaketa eta bukaera: Teresa Fernández García, Alkateordea, Enplegu eta sustapen ekonomikoko zinegotzia eta Sopelako Gizarte ekintza, emakume, berdintasun eta lankidetzako zinegotzia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun