Gatzarriñe eta Enrique Urrutikoetxea kaleen arteko bidegurutzean bizikletak garbitzeko leku berri bat jarri du Sopelako Udalak. Udal-iturriek azaldu dutenez, "herritarrek hala eskatuta" jarri dute gune berria. Zerbitzuak bizikletak garbitzeko presio txikiko mahuka eta eskuila batzuk dituela zehaztu dute.