Daborduko hasi dituzte udaberria baino lehen Sopelan egongo diren lau umeentzako jolas-parkeetako lehena instalatzeko lanakaz. Lizarren kokatuko dute, eta aurreikuspenen arabera egun gutxitan amaituko dituzte lanak, "udalerriko txikiek horietaz gozatzeko aukera izan dezaten". Instalatuko dituzten gainontzeko hirurak Jauregizarren, Bareñon eta Iberrotan jarriko dituzte.