Sopela 2023 Gastro-Bonuen kanpainara atxikitzeko epea martxoaren 29ra arte dago zabalik

Ander Zarraga 2023ko mar. 21a, 15:13

Sopelako ostalaritza-negozioek hilaren 29ra arte izango dute epea aurtengo Gastro-Bonuen kanpainagaz bat egiteko; izan ere, Sopelako Udalak 3.000 bonu jarriko ditu zirkulazioan apirilaren 11tik maiatzaren 31ra arte. Horri esker, kontsumitzaileek bost euroko deskontua izango dute 10 euroko erosketa bakoitzeko.

Kanpaina horretan izena emateko interesa duten ostalaritza-negozioek Sopelako udal-webguneko esteka honen bitartez eman beharko dute izena. Horiei esker, ekimenagaz bat egiten duten establezimenduetan kontsumitzen duten erabiltzaileek bost euroko deskontua izango dute 10 euroko erosketa bakoitzeko. 

Establezimenduek eurek aplikatuko dituzte deskontu-bonuak, eta, horretarako, onuradunek, aurretik, NAN edo AIZ erakutsi beharko dute ondasunak erosi edo zerbitzuak eskuratzen dituztenean.

Udalak zehaztu duenez, pertsona bakoitzak, gehienez, 30 euroko deskontua izango du, eta onuradun bakoitzak hainbat ostatutan edo bakarrean erabili ahalko ditu horiek. Era berean, onuradunak erosketa bakarrean ala hainbatetan erabili ahal izango ditu deskontu-bonu horiek.

Apirilaren 11tik maiatzaren 31ra arte edo horiek agortu arte banatuko diren bonuetarako Sopelako Udalak 15.000 euro bideratuko ditu, kontsumitzaileek jasoko dituzten deskontuak ordaintzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun