Sopelako flyschean pintaketak egin dituztela salatu dute

Ander Zarraga 2023ko mai. 2a, 11:37

Sopelako flyscha, artxiboko irudian.

Aurreko astean hainbat pintaketa azaldu ziren Arriatera eta Atxabiribil hondartzetako itsas-labarretan. Bizkaiko flysch delako formazio geologikoan egin zituzten egintza bandalikoak, udalerriko eta lurraldeko ondare kulturala eta erakargarri turistiko garrantzitsuan, hain zuzen. Daborduko hasi dituzte horiek garbitzeko lanak, duela 50 milioi urte inguru sortu ziren egitura horietako harkaitzak ahalik eta gutxien kaltetzeko neurriak hartuz.

Bizkaiko Foru Aldundiko arduradunak pintaketak garbitze-prozesua hasi dute, ondare geologikoa ahalik eta gutxien hondatzeko neurriakaz. Zehaztu dutenez, zeregin horretarako produktu kimikoen erabilera ekidin dute, lurraldeko gune geologiko erakargarriena ahalik eta gutxien hondatzeko.

Halaber, Sopelako Udalak jakinarazi duenez, baimena eskatu dio Kostaldeko eta Itsasoko Zuzendaritza Nagusiari hondartzetako sarreran disuasio-kartelak eta kartel pedagogikoak jartzeko, Bizkaiko natura-ondarea okertzen duten pertsonak uxatzeko xedeagaz. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun