Adinekoentzako luzaketa eta postura tailerrak egingo dituzte Sopelan

Nahia Martinez Gondra 2023ko mai. 5a, 12:04
© SOPELAKO UDALA

Bizkaiko Gurutze Gorriak, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateagaz elkarlanean, luzaketa eta postura-ariketei buruzko doako tailerra eskainiko die adineko pertsonei datorren maiatzaren 12an, barikuan, goizeko 10:00etatik 12:00etara, Uribe Kostako Gurutze Gorrian (Landabe 12, Sopela).

Ikastaroa doakoa izango da eta izen-emateak zabalik daude Uribe Kostako Gurutze Gorrian, goizeko 09:30etatik 13:00etara edota 946 569 497 telefonora deituz. Uribe Kostako Zerbitzuen Mankomunitateak eta Gurutze Gorriak sinatu zuten lankidetza-hitzarmenaren barruan kokatzen da tailer hau. Ikastaro horien bitartez, lankidetzan garatzen dituzte gizarteratze, boluntariotza eta prestakuntza-programak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun