Kuadrilla Eguna ospatuko dute zapatu honetan Sopelan

Nahia Martinez Gondra 2023ko mai. 10a, 09:49
Artxiboko irudia. © SOPELAKO KUADRILLAK

Sopelako Kuadrillak taldeak antolatutako Kuadrilla Eguna ospatuko dute zapatu honetan, maiatzaren 13an, udalerriko frontoian. Egun osoko egitaraua prestatu dute gazteek, herri bazkariaz gain, musikaz eta kuadrillen arteko hainbat jolasez gozatzeko helburuagaz.

Egitaraua

Maiatzak 13, zapatua

      • 14:00 Herri bazkaria
      • 16:00 Pantxo Balbuena Mariatxiren emanaldia
      • 18:00 Kuadrillen arteko jolasak
      • 19:30 Elektrobuiaka elektrotxaranga herritik zehar
      • 22:00 Nonbait taldearen erromeria Udaletxeko plazan.
 
 
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun