Bizkaiko beste 11 udalerrigaz batera aukeratu zuten Sopela egitasmo honen partaide izateko, modu horretan, artista bizkaitarrek sortutako mural bat izan zezan. Sopelaren kasuan, lanaren egilea Aitziber Ibarguen izan da.
Sopelako udaletxearen alboetako horma batek irudi berri bat du: historiako emakume esanguratsu batzuen irudiak aurkezten dituen mural ikusgarri bat estreinatu dute berdintasunaren aldeko mezua zabalduz. Ekimen hori Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako “Emakumeak” proiektuaren barruan kokatzen da, eta helburu nagusia da emakumeen berdintasuna eta eskubideak aldarrikatzea lurraldeko hainbat herritan.
Bizkaiko beste 11 udalerrigaz batera aukeratu zuten Sopela egitasmo honen partaide izateko, modu horretan, artista bizkaitarrek sortutako mural bat izan zezan. Sopelaren kasuan, lanaren egilea Aitziber Ibarguen izan da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!