Ikasturte amaierako jaia ospatuko dute Zipiriñe ikastetxean

Ander Zarraga 2023ko eka. 14a, 13:37
Barikuan, Zipiriñeko ikasleek ikasturtean zehar prestatu dituzten dantza eta gimnasia erritmiko erakustaldia egingo dute. © ZIPIRIÑE ESKOLA

Barikuan eta zapatuan Sopelako eskola publikoko ikasleen guraso-elkarteak ikasturte amaierako festa egingo du. Batetik, 16an, gimnasia erritmiko eta dantza modernoaren erakustaldiak egingo dituzte, eta, bestetik, 17rako hainbat jarduera prestatuko dituzte, hala nola umeentzako puzgarriak, tailerrak eta disko-festa. Gainera, daborduko egingo dute bazkari herrikoian izena emateko txartelak ere salgai jarri dituzte.

Egitaraua:

Ekainak 16, barikua

  • 18:00-20:00, gimnasio erritmikoa eta dantza modernoa.

Ekainak 17, zapatua

  • 09:30-18:30, komikia, marrazkia eta art&crafts erakusketa, gimnasioan.
  • 09:30-18:30, marrazketa txokoa, gimnasioan.
  • 09:00etan, Txikibox erakustaldia, gimnasioan.
  • 09:30ean, eskalada erakustaldia, gimnasioan.
  • 09:30ean, futbito erakustaldia, aterpean.
  • 10:00-14:00, tailerrak, lumadun giltzarriak, arkatz-poteak, harri-margotzea eta txitxiburduntziak egurrezko pintzakaz, bi urteko terrazetan.
  • 10:30ean, antzerki musikala, gimnasioan.
  • 11:00etan, multikirola erakustaldia, jolastokian. 
  • 11:00etan, Theatre erakustaldia, gimnasioan.
  • 12:00-14:00 eta 16:00-18:00. puzgarriak, aterpean.
  • 12:00etan, zirku erakustaldia, gimnasioan.
  • 12:15ean, eskubaloi erakustaldia, aterpean.
  • 12:30ean, xakea, gimnasioan.
  • 13:00eta, bits festa, frontoian.
  • 14:00etan, bazkari herrikoia, aterpean.
  • 15:30ean, aurpegi-margotzea, bi urteko terrazetan.
  • 16:00etan, Altrius Magoaren magia-ikuskizuna, gimnasioan.
  • 16:00etan, txapa-tailerra, bi urteko terrazetan.
  • 16:30ean, familia-jolasak, jolastokian.
  • 18:15ean, gozamen saski eta kultur bonu baten zozketa, jolastokian.
  • 18:30ean, disko-festa, jolastokian.
 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de IGE Zipiriñe AMPA Sopela (@igezipiampa)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun