Berehala, Ertzaintzako hainbat agente bertaratu ziren, eta patruiletako batek bi gizon aurkitu zituen, susmagarrien deskribapenakaz bat zetozenak, enpresaren inguruan ibiltzen. Poliziak susmagarriak identifikatu eta atxilotu zituen, lapurreta-delitu bat egotzita. Izan ere, beste patruila bat enpresara joan zen, eta furgonetaren barruan hainbat erreminta, eskularruak, bi walkie-talki eta kamuflaje-manta bat zeudela egiaztatu zuen, baita haren ondoan kable-bobina batzuk zeudela ere, haiek eramateko prest.
Atxilotuak ertzain-etxera eraman zituzten, eta beharrezko izapideak egin zituzten. Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du lapurretan parte hartu zuten beste bi gizonak identifikatzeko asmoz.