Parapentista bi zauritu dira Sopelako Barinatxe inguruan erorita

Iker Rincon Moreno 2023ko uzt. 8a, 18:51
Argazkia: @BOMBEROSBIZKAIA

Pertsona bi zauritu dira gaur arrastian parapentea egiten ari zirela Sopelako Barinatxe inguruan. Lekukoek jakinarazi dutenez, istripua 17:00ak aldera izan da, eta traumatismoak dituzte. Zaurituetako bat helikopteroz erreskatatu behar izan dute, eta anbulantzian eroan dute ospitalera; bigarren zauritua ere Gurutzetan artatu behar izan dute. Erreskate-lanetarako Bizkaiko Suhiltzaileak, Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun