Kategoria bi egongo dira aukeran; lehenengoa, kilometro batekoa, lekuko froga izango da; eta bigarrena, absolutua, bustitako hondarraren gainean, bost kilometrokoa. Parte hartu ahal izateko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea. Izen-ematea doakoa da eta goiz horretan bertan egin ahal izango da hondartzan.
Parte-hartzaile guztiek opari oroigarri bat jasoko dute, baina kategoria absolutuan sailkatutako hirurentzat ere sari bat egongo da. Gainera, haur kategorian parte hartuko duten guztien artean dominak banatuko dituzte.
Historia apur bat...
Daborduko askorentzako tradiziozkoa den lasterketa berezi hau 1999an egin zuten lehenengoz eta, ordutik, urtez urte egiten jarraitu dute Patxi Ros fundatzailearen omenez. Gizon horrek, kirol hori eta naturalismoa gustuko zituenak, erabaki zuen lehen aldiz ideia ona izango zela bere bi zaletasunak lasterketa batean elkartzea. Lasterketa hori tradizio bihurtu da Sopelan, eta nudismoa eta kirola aldarrikatu gura ditu.