Hernandez eta Paredes futboleko Munduko Kopa irabazten duten Euskal Herriko lehen emakumeak izatea ere lortu dute. Beraien aurretik, bost gizonek bakarrik dute marka hori: Bixente Lizarazu, Didier Deschamps, Javi Martinez, Xabi Alonso eta Fernando Llorente.
Atzoko finalaren aurretik, Hernandezek Australian eta Zeelanda Berrian jokatu den txapelketako sei partida jokatu ditu, horietako bi titular moduan. Atzoko finalean, Carmonak egin zuen partidako gol bakarra 29. minutuan, eta, bigarren zatian, 60. minutuan, atera zen futbol-zelaira Hernandez, Alba Redondo ordezkatzeko eta eskuineko hegaletik selekzioaren defentsa indartzeko.
23 urteko sopeloztarrak 2018-2019 denboraldian debutatu zuen Athleticeko lehen taldeagaz eta ordutik 109 partida jokatu eta hiru gol sartu ditu bost denboralditan. Orain, Hernandezek talde zurigorria utzi eta Real Madrilen jokatuko du hurrengo denboralditik aurrera.