Aurreko abuztuaren 4an, Sopelako Udaltzaingoko patruila batek ibilgailu susmagarri bat geldiarazi zuen Sabino Arana kalean. Udal-iturriek zehaztu dutenez, ibilgailuko bidaiari biak identifikatu zituzten eta agenteek egiaztatu zuten biek delitu-historia zabala zutela; gainera, gidariak Elxeko epaitegi baten atxilotzeko agindua zuela konturatu ziren, errekerimendua jaso ondoren ez zelako agertu. Hori dela eta, agenteek atxilotu eta Getxoko ertzain-etxera eraman zuten, epailearen esku uzteko.
Horrez gain, hilaren 9an, beste patruila batek gidari bat geldiarazi zuen, gidatze erratikoagatik, eta, gerora, agenteek egiaztatu zutenez gidaria alkoholdun edarien eraginpean zegoen. Hori dela eta, agenteek Udaltzaingoaren bulegoetara eraman zuten eta alkoholemia-probak egin zizkioten. Proba horietan, baimendutako alkohol-tasa laukoizten zuen emaitza positibo bat eman zuen, 0,25 mg/l-koa, hain zuzen ere. Gidaria ikertuta geratu zen eta Getxoko Guardiako Epaitegian epaiketa azkar baterako zitazioa jaso zuen.