Auzunearen egokitze lanetarako gutxi gorabehera 480.000 euroko aurrekontua bideratu du Udalak, eta sei hilabeteko epean horiek bukatzea aurreikusi dute. Lanok irauten duten bitartean, auzoan aparkatzeko tokiak aldi baterako galduko direnez, Udalak uztailaren 12an Iberreko bizilagunekin izandako bileraren ondoren, Arabeta kalean behin-behineko aparkaleku bat jartzea erabaki zuen, abuztuaren 18tik erabilgarri dagoena.
“Auzoaren egoera orokorra aztertu ondoren, aparkaleku berri hau behin betikoa izango den aztertuko da“, Gaineratu du du Guruzne Carrasson alkateak.