Besteak beste, honako puntu hauek zorroztasunez betetzea eskatu zuen Sopelako gobernu taldeak:
- Beti aldi berean 9 pertsona lanean egotea, kontratuan adierazten den bezala.
- Oporrak aldi baterako langileek beteko dituzte automatikoki.
- Bajak betetzeko gehienezko epea astebetekoa izango da.
- Bulego teknikoak sarbide zuzena izango du enpresaren langileak fitxatzeko sistemaren plataformara, une oro lorezaintza-lanetan 9 pertsona daudela kontrolatu ahal izateko.
- Enpresak lan-planak egingo ditu urtea amaitu arte (bata irailaren amaierara arte eta bestea urteko azken hiruhilekorako).
- Enpresak hilero bilera bat egingo du Udaleko arduradunakaz, kontratua behar bezala gauzatzen dela egiaztatzeko.
- Enpresak prestakuntza osagarriko saio bat egin beharko du aurten, gutxienez 8 ordukoa. Prestakuntzaren gaia enpresak eta langileek adostuko dute.
- Zerbitzua modu kuantitatiboan zein kualitatiboan behar bezala emateko beharrezkoak diren makineria eta bitarteko lagungarriak izango dira.
- Hitzarmen kolektiboaren negoziazioari dagokionez, bi alderdiek (enpresak eta sindikatuak) bilera bat egingo dute, hitzarmen horren baldintzak berrikusteko.
Puntu horiek guztiak abuztuaren 21eko bileraren aktan daude jasota, eta Sopelako Udalaren web-orriko Gardentasunaren atarian kontsulta daiteke. Udalak nabarmendu du aipatutako puntu horien gaineko kontrol zorrotza egingo dela.