Musika, dantza, argazkilaritza eta zinema ikastaroak eskainiko dituzte Sopelako udal-tailerretan

Nahia Martinez Gondra 2023ko ira. 14a, 12:15

Tailerrek 70 eta 110 euro bitarteko kostua izango dute.

Sopelako Udalak 2023/2024rako udal tailerrak aurkeztu ditu: adin eta diziplina guztiak barne hartuko dituzte eta urriaren 2tik maiatzaren 31ra bitartean garatuko dira. Izen-emateei dagokienez, udalerrian erroldatutako pertsonek irailaren 17ra egin ahal izango dute, eta gainerakoek irailaren 18tik 24ra. Izena aurrez aurre eman ahal izango da Kurtzio Kultur Etxean edo Udaleko webgunearen bidez. Plazak inskripzio-ordenaren arabera esleituko dira. 

Astelehenek zinema kutsu bat izaten jarraituko dute "Ikusi, Ikasi, Aztertu" tailerragaz; Kurtzio Kultur Etxean izango da 19:00etatik 21:00etara. Joan den ikasturtean ere harrera bikaina izan zuen tailer honek, izan ere, bidaia entretenigarri eta didaktiko bat proposatzen du zinemaren sorreratik, eta zazpigarren artearen maitaleei zuzenduta dago, zehazki, ikuspuntu kritiko eta analitikoa aberastu gura dutenei. 

Tailer multitematikoak nagusi izango dira aurten: martitzenetan, 19:30etatik 21:00etara, Tango Argentinarraren txanda izango da udal pilotalekuan, baita argazkigintzarena ere (oinarrizkoa edo aurreratua) Kurtzio Kultur Etxean (18:00-19:30 eta 19:30-21:00). Eguaztenetan Euskal Dantzak (oinarrizkoa edo aurreratua) izango dira Sopela Institutuan (Iberre) 18:00etatik 19:30etara eta 19:30etatik 21:00etara. Eguenetan Photoshop Tailerra Kurtzio Kultur Etxean 19:00etatik 20:30era;eta  bestalde, barikutan Haurrentzako Pintura Tailerren txanda izango da 17:00etatik 18:30etara. Bukatzeko zapatutan Xake tailerra egingo dute (oinarrizkoa edo  aurreratua) 11:30etik 13:00etara.

Izen-emateak 

Tailerrek 70 eta 110 euro bitarteko kostua izango dute. Izen-emateei dagokienez, udalerrian erroldatutako pertsonek irailaren 17ra egin ahal izango dute, eta erroldatu gabeko pertsonek irailaren 18tik 24ra. Izena aurrez aurre eman ahal izango da Kurtzio Kultur Etxean edo Udaleko webgunearen bidez. Plazak inskripzio-ordenaren arabera esleituko dira. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun